Garajeetako zoruak garbitzeko makina egokiak behar dira, baita makina horiek erabiltzeko trebatutako profesionalak ere. Xoilan Garbiketak enpresan esperientzia luzea dugu Gipuzkoan garajeak garbitzeko lanetan, produktu espezifikoak erabiliz garajearen zoruaren arabera. UREZ GARBITZEKO ETA EKORTZEKO SISTEMA MEKANIKOAK erabiltzen ditugu, zoladurako orbanak hobeto kentzeko.
Zoladuraz gain, honako hauek ere garbitzen ditugu: garajerako sarbideak oinezkoentzat, ate komunak, argi-puntuak, su-itzalgailuak, paperontzien hustuketa eta abar.
ITEL Espainiako Garbiketa Institutu Teknikoak Xoilan Garbiketak enpresa akreditatu du, eta erakunde horrek gure bezeroei eskaintzen diegun zerbitzuaren kalitatea bermatzen du.