Xoilanen unean uneko garbiketak eta mantentzeko garbiketak egiten ditugu, etxebizitza partikularretan, enpresetan eta abar. Galde iezaguzu zure kasuaren inguruan, eta zure premietara egokituko gara.
Obra edo erreforma ondoko SAKONEKO GARBIKETAK egiten ditugu enpresa zein partikularrentzat, Tolosan, Gipuzkoan eta gure zerbitzuak behar dituzten toki guztietan.
Etxebizitzak garbitzen ditugu, halaber, maizterrak aldatu behar direnean edota hutsik egon ondoren norbaitek sartu behar duenean.
Oro har, tapizeriak garbitzeko lana kontu handiz egin behar da, eta beraz profesionalen esku utzi behar da. Xoilanen moketak, alfonbrak, besaulkiak eta mota guztietako altzari tapizatuak garbitzen ditugu INJEKZIOA-XURGAKETA sistema (produktu espezifikoa injektatuz ehun-gaiak garbitzeko, eta ondoren xurgatuz, zikinkeria kentzeko) eta ERROTATIBA erabiliz.
Zure etxebizitzako edo lantokiko tapizeriak garbituz, hauts-akaroak eta beste mikroorganismo batzuk metatzearekin zerikusia duten osasun-arazoak saihesten ditugu.
ITEL Espainiako Garbiketa Institutu Teknikoak Xoilan Garbiketak enpresa akreditatu du, eta erakunde horrek gure bezeroei eskaintzen diegun zerbitzuaren kalitatea bermatzen du.